XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez adi gizon-billa iñora joan.

Amezketa`n-bertan dek gizon ori.

- Amezketa`n bertan...? - Bai...! Ta oso-pozik artuko dik ire auzi au, ez bait-dek, ondoegi etortzen, ostalariarekin...!.

- Eta nor dek, bada, on ori...? - Nor izango dek, ba, Pernando...!.

Lege-gizon guztiak parregarri uzten dituan gizona...!.

Lege-gizon oietako bategana joan uan bein, zerbait galdetu bear ziolata.

- Zer dezu, Pernando, galdetu zioan lege-gizonak.

- Partikularrik ezer ez, baiñan galdera bat egin nai nizuke... - Zuk esan, Pernando....

- Besteak, ere, izango dute orrelako zer-edo-zer, baiñan leporaño egin det nik oraintxe....

- Zergatik, ordea...?.

- Gizon guztiak bezelaxe, ba`ditut nik nere zordunak eta artzekodunak ere.

Nere zordun oiek pake-pakean uzten ditut nik, baiñan gaiñean ditut nik, beti, nere artzekodunak, eta ez naute, egun batean ere, pakean uzten.

Eta zer egin dezakedan, jakin nai nuke nik...

- Legez zer egin dezakezun, alegia...? - Orixe...!.

- Legeak ez dizu, ortan, babesik emango, Pernando.